gasteiz.jpg

ETXERAT (2019-XI-14). Dispertsioak eta urrunketak eragindako 16 hildako biktimen memoria eta aitortza aldarrikatzen dugu gaur Gasteizen.

Espainiar Gobernuak oraindik ere mantentzen duen salbuezpeneko espetxe politikaren ondorioz hil dira senide eta lagun hauek azken hiru hamarkadetan.

Horregatik esaten dugu premizakoa dela zigor honekin bukatzea, gaur egun mantentzen den sufrimendu hau bertan behera uztea, dispertsioa pairatzen duten euskal presoen senide eta lagunena alegia.

Erresoluzioa eta elkarbizitzari ekarpen handia izango litzateke dispertsioak eragindako 16 hildako biktimen aitortza.

Gasteizen burutu dugun elkarretaratzera EH Bilduko legebiltzarkide, batzarkide eta Gasteizko zinegotziak batu dira eta 16 larrosa utzi dituzte dispertsio politikaren biktimak oroitaraziz.