• Biluzteaz gain, funtzionarioek gorputza eskularruekin miatu nahi izan zioten. Eizagirrek uko egin zion bigarren miaketa iraingarri horri
  • 21 egunez kristal eta interfono bidezko bisitetara zigortu dute Zarauzko presoa

ETXERAT. Ekhine Eizagirre Zarauzko presoa 21 egunez bisitak kristalarekin eta interfonoarekin izatera zigortu dute. Zigor hau, aurreko hilabetean izandako bisita baten osteko biluztetan gertatu zen istiluaren ondorioz izan da. Bisitak izan ostean biluzarazi egiten dituzte presoak, gela txiki estu batean, funtzionario bat aurrean dutela. Egun horretan, funtzionarioak Eizagirreri biluzteko eskatu zion. Biluztu zen eta ondoren euskal preso politikoak beti ukatzen dituzten kontu batzuk egitera behartu nahi izan zuten, bizkarra erakutsi, belarriak begiratu eta abar.

Urnilaziorik onartu ez zuenez, funtzionarioak kargu handiagoko beste funtzionario batzuk deitu zituen. Gelan bakarrik zegoenez eta luze joko zuela ikusita, pasillora atera zen Eizagirre. Istilua pasillo erdian gertatu zen. Funtzionario ugari gerturatu ziren Eizagirrerengana, biluztu zedin. Honek ezetz erantzun baina, indarrez mugitu nahi zutela sumatzean eta, egoerak, okerrera egin aurretik, protesta moduan pasilloan biluztea erabaki zuen bere duintasuna aldarrikatzeko. Ekimen honen ondorioz, 21 egunerako zigortu dute.


Fleuryko emakumeak borrokan

Fleuryko MAF -neskek kartzela- euskal preso politikoak borrokaldian hasi dira. Beraien egoera jasangaitza da. Hori dela eta, espetxeko funtzionario zenbaiten eta zuzendaritzaren jarrera ere aldatzeko eskatuz borrokaldia abiatu dute. Asteartean plantoa egin zuten patioan eta, horren ondorioz, mitarrean, zigor ziegetan, daude orain presoak.

Presoek ez dakite zenbat denbora igaroko duten bertan baina egoera 12 bat egunez luzatu daitekeela aurreikusten dute. Gauzak horrela, beraien hurrengo urratsak zeintzuk izango diren erabakitzen joango dira.

Azken aldian, eskubide murrizketa eta probokazio ezberdinak jasan dituzte kartzelan eta denbora luzean jasaten ari diren egoera hauei amaiera emateko ekin diote borrokari. Senideek, Zuzendaritzari gutun bidalketa masibo bat antolatu dute egoera salatzeko.