• Dituen behazun harriek min izugarriak eragiten dizkiote.
  • Euskal Herritik 900 kilometrotara dispertsatua dago Aranburu.


ETXERAT.
Urtebete zeraman Xabier Aranburu Ondarruko euskal preso politikoa medikuarekin zuen hitzorduaren zain. Behazun harriak ditu ondarrutarrak eta, sarritan, min izugarriak izaten ditu horren ondorioz.

Asteartean, abuztuak 5, zuen zita medikuarekin. Ebakuntza egin ala ez aztertu behar zuten Lyon-go ospitalean zirujauarekin. Goiz goizetik funtzionarioek, ahaleginak egin zituzten ika-mika egon zedin eta hitzordua galdu zezan Xabier Aranburuk. Azkenean, lortu zuten, Xabier esposatua mitard-era eramatea eta zirujauarekin zuen hitzordua galtzea.

Ostiralean, zigorrak erabakitzen dituen komisioa bildu zen eta Aranbururi 20 eguneko zigorra jartzea ebatzi zuten gainera. Xabier Aranbururen osasun eskubidea urratua izan da. Urtebete daramate ondarrutarraren osasun eskubidea etengabe urratzen eta, berriz ere, bere eskubideak urratu egin dizkiote.


Fleury:
Euskaldunentzako neurri bereziak

Fleuryko espetxean bizi baldintzek okerrera egiten ari dira. Orain arte, bisiten ostean, gela batera eramaten zituzten euskal preso politikoak hauek biluztu eta gorputz miaketa bat egiteko. Arropak banan banan hartzen zituzten eta erraketa batekin arakatu egiten zituzten. Gero, euren gorputzak... hankak altzatuz, batzutan belaunetan ipinita salto egin eta abar.

Orain arte, bi era zeuden miaketa hauek egiteko. Presoa biluztaraztea ala raketa pasatzea. Lehen, euskaldunak biluztarazten zituzten. Orain, aldiz, bi sistemak aplikatu nahi dizkiete: alde batetik biluztarazi eta, bestetik, raketa pasatu. Neurri hau euskaldunentzako neurri berria da, euskaldunei bakarrik aplikatzen zaie tratu umilgarria.

Pasaden ostiralean, abuztuaren 8an, neurri berri hau Ibon Goieaskoetxea Gernikako presoari aplikatu zioten.

Bisita eta gero miaketa gelara eraman zuten Ibon Goieaskoetxeari erraketa pasatu nahi izan zioten. Berak esan zien erraketa pasatzen bazioten orduan berak ez zeukan biluztu beharrik. Beraiek baietz eta biluztu egin zen. Baina arropei erraketa pasatu eta gero saiatu ziren berari, biluztuta zegoen bitartean, erraketa pasatzen ere bai. Goieaskoetxeak ezetz esan zien, nahikoa zelakoan eta, haien nagusi batekin hitz egiteko aukera eskatu zien. Funtzionarioek ezetz eta erraketa pasatu behar ziela euskaldunentzako arauak berriak zirelako. Hau da, bigarren aldia da funtzionario batek aipatzen duela arrazoi berdin eta berri hau.

Fleuryko modulu guztietara zabaldu duten neurria da hau. Beste behin, pertsonen oinarrizko eskubideak urratzen dituen neurria da hau.