ETXERAT (2020-VI-27). Hiru hilabetez bisitarik gabe egon ondotik, berriro joanen dira errepidera euskal presoen senide eta lagunak. Urruntasunak «arrisku» eta «ziurgabetasun» handiak ekarri dizkie: bisik ez, ordutegi ezberdinak, eta, kilometroez gain, kutsatzeko arriskua. Hori eta gehiagoz jardun dute elkarteko bozeramailea den Urtzi Errazkinek eta Elias Miner, Imanol Miner preso politikoaren anaiak Berria egunkarirako. Elkarrizketa osoa HEMEN irakurgai.