ETXERAT (2022-VI-30). Lehen denboraldiaz agurtu da ‘Etxerako Kunda’ saioa 28. atal honekin. Ohiko agur mezuak ez dira faltatu, ezta ziegan idatzitako poema eta bertsoak ere.

Patsadaz hitz egin dute azken saio honetan Etxerat elkarteko Xochitl Karasatorrerekin. Xochitlek esan du, besteak, beste, "gobernu batek ezin dio lobby baten presioei jaramonik egin, azkenean eskubidez ari gara, ez gara onurez ari, eta bermatu behar da preso guztien eskubideak errespetatzea".

Eta azken saioari ginda jartzeko abiatu da haien ohiko kolaboratzailea. Orain arteko saioetan bere agur mezuekin barreari ezin eutsi ibili dira, eta azken saioan gonbidatu dute  noski, Konpani Jauna misteriotsuak asko du esateko eta!

Hemen duzue irratsaioaren lotura https://irratia.naiz.eus/eu/info_irratia/20220630/azken-kunda-dantzaren-ordua-da

Xochitl Karasatorrereki elkarrizketa 12´40an hasten da.