ETXERAT. Urtzi Errazkin Etxerateko bozeramailea elkarrizketatu zuten atzo goizean Info7 irratian, Kalegorrian saioan. Dispertsioaren kontrako akordio zabal baten lehenbiziko geltokian gaudela iragarri genuen joan zen astelehenean eta horren harira egin zioten elkarrizketa Urtzi Errazkini. Dagoeneko PSE-EE, EH Bildu, EAJ, Elkarrekin Podemos, Nafarroako Ahal Dugu, Ezkerra, Ezker Anitza, Geroa Bai, CCOO-Euskadi, UGT-Euskadi, LAB, ELA, CGT, CNT, ESK, Hiru, EHNE eta Steilaseko ordezkariekin izan dituzte bilerak Etxerat Elkarteko ordezkariek joan den udazkenetik eta eragile guztiak bat etorri dira bi arlotan, behintzat, euskal presoen urruntzea bertan behera uztea eta gaixotasun larri edo sendaezinak dituztenak askatzea. Horrez gain, duela 14 urte Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi dispertsioaren ondorioz hil ziren, Almeriako kartzelara (1032 km) bidean. Horren harira, Errazkinek esan du “Argi eta Iñaki dispertsioak erahil zituen, baina ez dituzte biktima bezala errekonozitzen”.

Hemen duzue elkarrizketa:

http://info7.naiz.eus/eu/info_i7/20170228/argi-eta-inaki-dispertsioak-erahil-zituen-baina-ez-dituzte-biktima-bezala-errekonozitzen

AKORDIO SOZIALA.jpg