HALA BEDI (2020-III-26). COVID19 gaitzaren eraginez espetxeetan bizi duten egoera ezagutzera jo du "Zebrabidea" izeneko Hala Bedi irratiko magazinak. Presoen osasuna bermatzeko hartutako segurtasun neurrien eskasia salatu du Urtzi Errazkin gure bozeramaileak, eta baita eskaera argiak luzatu Espaniako zein Frantziako gobernuei: larriki gaixorik daudenak, 70 urte baino gehiago dituztenak eta baldintzapeko askatasuna lortzeko aukera duten presoen berehalako askatasuna eta jadanik baimenarekin atera diren eta hirugarren graduan dauden presoen kaleratzea, besteak beste.

Ostiral honetan, martxoaren 27an, Sare Herritarrarekin batera antolatu duten "Etxetik... etxera!" saioaren nondik norakoak ere azaldu ditu. Arrosa Irratien Sarean jarri dute elkarrizketa. Entzun HEMEN!arrosa.png