Etxerat

Eragile sozialek espainiar Barne ministroa zein Espetxe Zaintzak askatasuna ukatua duten pertsonei errespetuzko neurriak ezar ditzan eskatzen jarraitzen dute

70 urtetik gorakoen, larri gaixo edo gaixotasun kronikoak dituztenen eta haurdun diren emakumeen kaleratzea premiazkoa da

Espetxe barruko aktibitatea berrartzeko neurriak har ditzatzen galdegiten da

ETXERAT (2020-IV-23). Barne ministroa den Fernando Grande-Marslaskak goiz honetan egingo duen agerraldiaren aurrean, hainbat eragile sozialek Covid-19 gaitzaren aurrean Espetxe Zaintzak hartu beharreko neurrien inguruko idatzia bidali die Espainiar Gobernua osatzen duten diputatuei, espetxetan preso diren pertsonen duintasuna eta eskubideak errespetatuak izan daitezen helburu.

Eskari hau pasa den martxoaren 23an Diputatuen Kongresuko Barne Komisioa osatzen duten alderdi ezberdinek egindako eskariaren jarraipena da. Aurreko idatzian, Covid-19 gaitzak askatasuna ukatua duten pertsonei eragindako egoeren berri emateaz gain, preso diren pertsonen eskubideei dagozkien errespetuzko neurriak hartzea eskatu zen.

Nahiz eta milatik gora pertsona egon behaketa medikuan edo berrogeialdian eta 238 Covid-19 kasu positibo egon preso diren pertsonen zein funtzionarioen artean, erakundeek diotenez “Barne Ministeritzak eta Diputatuen Kongresuko Barne Komisioak muzin egin dute askatasuna ukatua duten pertsonen egoeari, baita beraien senitarteko zein gertukoen egoerari” eta, are gehiago, ez dute Eragile Internazionalek ezarritako neurriei kasu egin. Hori guztia Espainiar Herriaren Defendatzaileak Munduko Osasun Erakundeak eta Europako Kontseiluko Torturaren Prebentziorako batzordeak espetxetan Covid-19 arazoaren aurrean egindako gomendioak instituzio horrek ‘erabat’ konpartitzen dituela esan baldin badu ere.

Idazkaritza Nagusiak une honetan hartutako neurrien inguruan, erakunde hauek “preso diren pertsonei eta espetxetako funtzionarioei inongo test-ik egiteko aukerarik ez utzi izana salatzen dute. Ez da prebentziorako eta asistentzia berezirako inongo jarduera egitasmorik diseinatu, ez da profesional sanitarioen pertsonalean errefortzurik egin eta ez da bitarteko telefoniko eta telematikoen bermerik eman preso diren pertsonek zein senideek jasaten ari diren estutasun eta desinformazioaren aurrean.” Atzo MUFACErekin onartutako protokoloa, berandu datorren neurri bat izateaz gain, funtzionarioei begirako protokolo hutsa da eta ez preso diren pertsonei begirakoa. Berriki estatuan dauden 50.500 presoentzat 200 mugikor eskuratu izana, Katalunia kontatu gabe, ez du soluziobide izateko bermerik.

Azkenik, hilabeteko isolamendu egoeraren ostean, entitate sozialek pasa den martxoaren 12tik sortutako egoeraren indargabetzearen beharra nabarmendu nahi dute eta “preso diren pertsonen eta beraien senitartekoen arteko kristal bidezko komunikazioak lehenbailehen berrartzea galdegiten dute, senitarteko eta lagunen espetxetarako mugimenduei baimena emanez”. Halaber, “espetxe barruko aktibitatea berrartzea eskatzen dute; bereziki adikzio edo osasun mentalen tratamentua daramatena, komunitate terapeutikotik datorren deribazioena, harrera-etxeena…” Konstituzioaren 25. artikuluak dioenaren baitan zigor pribatiboen aurrean egokitzapena bideratzen dutelako.

Orobat, mendebaldeko Europan Estatu espainiarra espetxeratuen tasarik handienetakoa eta askatasun ukapen media altuenetakoa duen herrialdeetako bat dela oroitarazten dute. Baita osasun arreta minimoa emateko osasun profesional kopuru bajuenetakoa duen herrialdeetakoa da espainiar Estatua, hori onartu izan du Barne Ministeritzako Idazkaritza Nagusiak.

Izenpetu duten erakundeak:

  1. Asociación Libre de Abogadas y Abogados,
  2. Asociación Libre de Abogadas y Abogados de Zaragoza,
  3. Asociación Pro Derechos Humanos de Andalucía,
  4. Centre Irídia,
  5. Comisión de Asesoramento Xurídico Penitenciario de Ourense,
  6. Comision Legal Sol,
  7. Etxerat,
  8. Grupo Derechos Civiles 15-M Zaragoza,
  9. Ilustre Colexio da Avogacía de Ourense,
  10. Observatorio del Sistema Penal y los Derechos Humanos de la Universidad de Barcelona,
  11. Oteando,
  12. Red Jurídica,
  13. Salhaketa Araba,
  14. Salhaketa Bizkaia,
  15. Salhaketa Nafarroa,
  16. Sare Herritararra - Red ciudadana Sare.