txerto.jpeg

ETXERAT (2021-XII-21).COVID19aren gorakada berriak agerian uzten du berriz ere presoek eta haien inguruneak pairatzen duten errealitate zaila. Preso eta haien senideen eskubideen urraketa oraindik ere modu gordinean agertzen da eta pandemia duela ia bi urte hasi zenetik jasaten ari garen egoera betikotzen ari da.

Presoek eta haien hurbilekoek pairatzen duten gogaitasun eta larritasun-egoerari, orain, espetxeetara sartzeko COVID ziurtagiria aurkezteko eskakizuna gehitu behar zaio, hala ere, senide batzuek egun hauetan adierazi duten bezala, COVID pasaportea edo COVID pasaporterik ez, espetxeak itxita daude berriro, hori da benetako arazoa eta hori oso nekagarria da. Beraz, espetxeetara sartzeko baldintza berri hortatik haratago, eta hainbat eremutan normaltasunez funtzionatu ahal izateko bezala, espetxean pandemiaren benetako arazoa pandemiaren kudeaketa da, eta horrek eragina du presoen eta haien ingurunearen eskubideen urraketan, eta, horren aurrean, neurriak hartu behar dira.

Horregatik, lehentasun gisa planteatzen dugu presoen osasun-baldintzak hobetzea, ez bakarrik COVID19ari dagokionez, baita osasunaren eremu guztietan ere. Berriro diogu premiazkoa dela komunikazioak berme osoz antolatzea, espetxeetako benetako baldintzetan oinarrituta; izan ere, espetxe batzuetan ez dago espazio nahikorik benetako koarentenei aurre egiteko; antigenoen miaketa masiboak proposatzen ditugu gaixotasuna garaiz detektatzeko; baita kontrolerako eskumuturreko telematikoak.

Horrekin batera, ausardiaz planteatu behar dira espetxearen alternatibak askatasunaren ikuspegitik, hirugarren graduak. Izan ere, gogoratu nahi dugu euskal preso politiko gehienek betetzen dituztela kalean egoteko baldintzak.

Euskal preso politikoak dauden espetxeetako egoera honako hau da:

Eusko Jaurlaritzak agindu du Covid ziurtagiria derrigorrezkoa dela, gutxienez urtarrilaren 31ra arte, Basauri, Martutene eta Zaballako espetxeetan sartu ahal izateko. Bestalde, Martuteneko espetxeko bisak bertan behera geratu dira, Zaballan bezala. Basaurin konbibentzia bisak ez dira errekuperatu, baina besteak mantentzen dira. Lokutorioetan, hiruretan, komunika daiteke. Iruñean ere bisitak lokutorioan bakarrik egin daitezke, bis familiarrak eta intimoak bertan behera geratu baitira.

Espetxe Erakundeen Idazkaritzaren arabera (IIPP), baimenduta jarraitzen dute Zuera eta Darocako espetxeetan lokutorioan egiten diren bisitek, hala nola bisak, familiarrak eta bizikidetzakoak. Senideek jakin ahal izan dute Zueran COVID pasaportea eskatuko dela.

COVID ziurtagiria ere eskatzen da Logroñon, non presoak bisak jaso eta 5 egunetan konfinatzen dituzten. Abenduaren 22tik aurrera eten egingo dira familia eta bizikidetza-bisak.

Halaber, Burgosen, Dueñasen eta Sorian bisak bertan behera geratu dira, eta IIPP-ren arabera beti ere, oraingoz Leonen eta El Dueson mantentzen dira. Topaseko eta Aranjuezeko bizikidetza bisak eten egin dira. Villabonan bi pertsona sar daitezke mintzalekuetan eta bisak bertan behera.