ETXERAT (2020-III-4). Frantziako Zigor Aplikaziorako Ganbararen erabakia ezagutu dugu, Ibon Fernández Iradi espetxean mantentzea erabaki du gaixotasun degeneratiboa, larria eta sendaezina eduki arren. Bere egoera eta espetxeko bizimodua bateraezinak direnez, hasiera batean epaileek kaleratzea onartu bazuten ere, oraingo honetan fiskaltzaren tesia onartu dute, bere osasun eskubidea urratuz eta bere sufrimendua luzaraziz. 

Esklerosi anizkoitza duen edonork imajinatu dezake zer esan nahi duen espetxean gaixotasun hau izateak, behar duen mediku asistentziatik urrun, muga handiekin eta bizi baldintza prekario eta zailekin. Hori dela eta, erabaki honek agerian uzten du Estatu Frantsesak ere bidea duela egiteko espetxe politikaren zigor eta mendeku izaera krudela atzean uzteko.