• Etxeratek ez daki autopsia agindua gaur edo bihar emango ote duen epaitegiak
  • Arkaitz Bellón bere etxetik 1000kmtara zegoen sakabanatua
  • Urtebete baino gutxiagoan hiru euskal preso politiko hil dira espetxean

Etxerat Elkarteak Arkaitz Bellón Elorrioko euskal preso politikoaren heriotza baieztatzen du, Puerto I eko kartzelan. Arkaitz Bellon gaur arratsaldean bere ziegan hilik aurkitu dute. Jasotako informazioaren arabera, mediku forentsea espetxean bertan dago. Lehendabiziko ebaluazio bat egin eta hasierako txosten bat zaintza epaitegira bidaltzeko, honek autopsia bat egitearen beharra baloratzeko. Epaitegiak 20:00tan ixten dituztenez, Etxeratek ez daki agindu hau gaur edo bihar emango den. Gorpuak momentuz Puerto I-ko espetxean jarraitzen du. Abokatuek eta familiak, konfiantzazko mediku baten bidez autopsian egotea eskatu dute.

Arkaitz Bellón Elorriokoa da (Bizkaia) eta 13 urte eman ditu espetxean. Bere irteera gainera, berehalakoa zen, aurtengo maiatzean. Etxeratek gogora ekarri nahi du Arkaitz Bellonek hainbat eraso jaso izan dituela espetxean. Eraso hauek 2010.ean eta 2013.ean gertatu ziren, azkeneko hau Sevilla II-ko espetxean, non ikaragarrizko jipoia jaso zuen, espetxe horretan aspalditik zegoen jazarpen eta tentsioaren beste adibide bat.

Etxeratek gertakari honen larritasuna eta euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurrien berehalako amaieraren beharra azpimarratu nahi du . Arkaitz Bellón Euskal Herritik 1000kmtara baino gehiagora sakabanatua zegoen.

Sakabanaketak, preso zein senideentzat zigor gehigarri bat izateaz gain, erasoak eta hau bezalako gertaera tamalgarri eta larriak ahalbidetzen ditu. Etxeratek gogorarazi nahi du urtebete baino gutxiagoan jazotzen den euskal preso baten hirugarren heriotza dela, Anjel Figueroa eta Xabier Lopez Peñarekin batera.

Azkenik, Etxeratek bere erabateko babesa adierazi nahi die Arkaitz Bellonen senide eta lagunei momentu gogor hauetan.

Halabeharrezkoa da dispertsioarekin amaitzea.

Hurrengo prentsa-oharra bihar 12:00etan

Deialdian prentsaurrekoa egingo dugun baieztatuko dugu