ETXERAT (2019-X-26). Atzo eguerdian Jon Enparantza presoaren senideek jakinarazi zioten Etxerat Elkarteari Zaballatik atera zutela, helmuga ezezagunarekin. Ondoren, Etxerat Elkarteak baieztatu zuen Estremerara eramaten ari direla, Madrilera.
Irailaren 30an eraman zuten Enparantza Zaballako espetxera, Arantza Zuluetarekin batera, presoen asistentzia lanak egiteagatik 11/13 sumarioan ezarritako zigorra betetzeko.
Jon Enparantza Madrilera eramatean pertsona gehiagoren bizia arriskuan jartzen da berriz ere, haien artean 5 adin txikikoak, dispertsioaren ondorioak jasatera kondenatuz.
Urrunketa honek Sanchezen jarduneko gobernuak espetxe politika orain dagoen salbuespenezko baldintzekin mantentzeko asmoa duela adierazten du, duela urte eta erdi eginiko aldaketaren iragarpena ezerezean utziz.
Etxerat Elkarteak euskal gizarteari urrunketa honen arrazoia azal diezaion eskatzen dio Gobernu espainolaren presidenteari, senide eta lagunen ezkutuko sufrimenduarekin behin betiko amaitu beharrean, behingoz elkarbizitzaren bidea hasteko, gizarte honen borondatearekin ez ikusiarena egiten jarraitzen baitu.