ETXERATEtxerat Elkartearen XVI. Batzar Nazionala ospatuko dugu Leioako EHUko campusean datorren igandean, apirilak 2. Bertan, gure urteko balantzea eta hemendik aurrerako egin beharreko lanaren planifikazioa aurkeztuko dugu.

Batzar guztiak bezala, euskal preso eta iheslari politikoekin ahaidetza edo adiskidetasun loturak konpartitzen dituen pertsona orori zuzendua dago batzar hau. Lotura horiek izategatik eskubideen ezabaketara, eta zigor zein oinazeari lotuak diren pertsonak.

Gasteizko asanbladatik hona erabaki garrantzitsuak izan dira salbuespeneko kartzela politiken aurka, bai politikoak, zein instituzionalak. Honek, egungo egoeraren eta hemendik aurrera burutu beharko dugun lanaren inguruko balorazioa eskatzen du.  Euskal presoek pairatzen duten urruntzea bertan behera utzi eta larriki gaixorik dauden presoen egoerari konponbidea lortzeko, euskal gizartea arlo ezberdinetan ordezkatzen duten indar politiko, sindikal eta sozialekin azkenengo hilabeteetan abian jarri dugun Akordio Sozialaz mintzatuko gara asanbladan.

Etxeratek beti berretsi izan du bere salaketa eta testigantza lana dispertsio politikaren alorrean gertaturiko urraketen aurrean. Bai gure senide kartzelatuei dagokienean, zein urraketa horiek gure aurka badoaz ere.

Batzarra ateak itxitako bilera izango da hasieran, eta 10:00etan hasiko da. 12:30etan eragile politiko eta sozial ezberdinak gonbidatu dira, eta haiekin konpartituko dugu gure hausnarketa

asanblada.jpg