Uztaila eta abuztua, opor eta hondartza garaia askorentzat. Uztaila eta abuztua, bidai eta bisita garaia guretzat. Euskal preso politikoen senide eta lagunentzat ez da oporrik. Espetxeratuak dauden gure ahaideen eskubideak etengabe baitira zapalduak. Horregatik, beste urte batez, egoera hau salatzeko Euskal Herriko hondartza eta kosta eremuetara gerturatu gara gaurkoan ere.

Sakabanaketak indarrean jarraitzen du, Bizi Osorako Zigorra -40 urteko kartzelaldia- aplikatzen jarraitzen dute, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak ere ez dituzte askatzen. Senide eta lagunon kontrako jazarpena ere gero eta handiagoa da.

Dispertsioak 25 urte bete ditu aurten. Sufrimendu eta minaren urteurrena. Eta urteurren anker honetan zortzi dira, momentuz, dispertsioak eragin dituen istripuak. 25 egunetik behin istripu bat eragin duen erabaki politiko zitala.

Hori dela eta, Etxeratek, deituriko kontzentrazioetan parte hartzeko deia zabaldu nahi die euskal herritar guzti guztiei. Guztiok gara beharrezkoak dispertsioarekin amaitzeko. Horregatik, abuztuaren 3an, hondartzak beteko ditugu. Dispertsioarekin amaitzeko unea delako.

Etxean nahi ditugu!!

[widgetkit id=59]


Deialdiak:

Abuztuak 3. Hondartzetan elkarreratzeak. Kontzentrazio guztiak 12.00etan izango dira:


Gipuzkoa:

  • Orio
  • Donostia
  • Deba


Ipar Euskal Herria –Lapurdi-:

  • Donibane Lohitzune
  • Hendaia


Bizkaia:

  • Ea
  • Bakio
  • Lekeitio
  • Muskiz
  • Plentzia
  • Mundaka
  • Ondarru


DEKLARAZIOAK:

DONOSTIAko Kontxan. Eguerdiko 12.30etan.