ETXERAT. Bihar espainiar estatuko Audientzia Nazionaletik igaroko diren dispertsioaren aurkako euskal preso politiko zenbaiten helegiteen harira, bere onarpena besterik ezin du espero Etxerat elkarteak; senide eta lagun bezala onartu dezakegun erantzun bakarra. Aldeko erantzun bat, aurrerapauso garrantzitsua litzateke dispertsioarekin bukatzeko.


Zoritxarrez, ohituta gaude bake prozesuarenganako espainiar gobernuaren jarrera erasokorrera, eta ondorioz, bere aparatu judizialaren erabaki arbitrarioetara. Horren erakusle, helegiteak blokeka aztertzea da, ebazpen bakarra emateko denei. Argi eta garbi boikot jarrera den horren aurka, eman beharreko pauso guztiak agortuko ditugula adierazi nahi dugu.
gizarte oso bat dagoela erakusteko gaur egingo diren kontzentrazioetan parte hartzera hots egin nahi du Etxeratek. Ez horretarako bakarrik, euren kasuak bihar erabakiko diren presoei gure elkartasuna adierazteko ere.


Egun, 423 preso inguru daude Frantzia eta Espainiako estatuetan ehundaka eta milaka kilometroetara dispertsatuta, eta bi gobernu horiek inmobilismo ulertezin batean murgilduta daude, aplikatzen zaigun eta zaien urraketa kolektibo horrekin gure eta haien eskubideak aldarrikatzeaz nekatuko garen esperantzarekin. Bitartean, astebururo zazpiehun senide inguru kartzela ezberdinetara desplazatzera behartzen dituzte, berarekin dakarren neke, gastu ekonomiko eta arriskuarekin. Noiz arte jarraituko dute gure bizitzekin jolasten?


Jarrera setati horrekin mozteko eta biharko dispertsioaren aurkako helegiteei indarra emateko etzi herriz herri zabaldu diren mobilizazioetan parte hartzera deitzen du euskal preso politikoen senide eta lagunen elkarteak.