Arantzazu

ETXERAT. Arantzazun izan zen atzo euskal preso eta iheslari politikoen senideen elkartea. Bertan, dispertsio politikaren aurka kontzentratzeaz gain, Urkullu Lehendakariari "Dispertsioaren Haurrak" txostena eskura emateko beste saiakera bat egin zuen. Oraingoan, Loiolan ez bezala, Urkulluk elkarteko ordezkarien eskutik jaso zuen, eta hizketaldia izan zen bi eragileen artean dispertsio politikaren harira. Besteak beste, salbuespeneko politika horren desaktibazioaz galdegin zion elkarteak.