ETXERAT. Mila arrazoi ditugu Hebe de Bonafiniri gure sostengua eta elkartasuna bidaltzeko. Guraso bezala, euskal herritar errepresaliatuen anai-arreba eta adiskide bezala, gutako bakoitza arrazoi bat da. Jazarpenaz dakigu, presioaz, desagertu gaitezen batzuek duten beharraz dakigu ere. Baina elkartasunaz ere dakigu, bermeaz. Bakea, konponbidea, eskubideak eta justizia baino bilatzen ez duen lan baten errekonozimenduaz badakigu ere. Horregatik, eta gure milaka arrazoiekin, Hebe eta gainontzeko amentzat, gure elkartasun besarkada, gure sostengua eta gure berotasuna.

 

 

 

Etxerat Elkartea