ETXERAT (2020-III-23). Pairatzen dugun emergentzia egoera honetan, eta horren ondorioz, gure senideekiko bisita eta komunikazioen etendura mantentzen den heinean, elkartasunari eta aldarriei lekua egin nahi diegu datorren martxoaren azken ostiralean.

Martxoaren 27an, batu gaitezen sarean eta zabal dezagun lau haizetara gure aldarria!

Hau duzue “Etxetik Etxera” lerroburupean, Sare Herritarrarekin batera, martxoaren 27rako prestatu dugun saio bereziaren proposamena…

  • 19:00retan: Sare Herritarraren Facebook-ean ordu erdiko saioa emitituko dugu (Etxerat Elkartearen eta Sareren mezuen emanaldia ikusentzunezkoen bidez; musikariak eta bertsolarien emanaldia zuzenean…). Etxerat Elkartearen sare sozialetan ere emanaldiaren berri emango dugu.
  • 19:30etan: Atera zure aldarrikapenaren argazkia edo bideoa eta igo sare sozialetara, #EtxeanNahiDitugu eta #NiEtxeanGeratukoNaiz traolak erabiliz. Edozein moduan egin dezakezu.

Bilaka dezagun sarea elkartasun eta aldarrikapen topaleku!

kartela 27 marzo.jpg