ETXERAT.  Otsailean Euskal Herrira etorritako europarlamentarien delegazioak Bruselasen prentsaurreko bat burutuko du bihar, hilak 26, goizeko hamarretan. Euskal preso politiko eta haien senide eta lagunen egoera aztertu ondoren bildutako informazioarekin txosten bat aurkeztuko dute Basque Friendship Group taldearen ekimen baten baitan. Etxerat ere han izango da prentsaurrekoa jarraitzen.