denok.jpg

ETXERAT (2018-XII-15). Egun, oraindik ere, bada euskal gizartearengan etengabeko sufrimendua sortzen duen egoerik. Agertoki berriak ez du balio izan egoera hori indargabetzeko eta, sortzen duen sufrimendua bukatu baino, areagotu egiten du.

Gure bizkar gainean astebururo gehitzen ditugun inposatutako bidaiek zein egindako milaka kilometroez gain, errepideetan izandako 16 hildakoak gogoan izanik, dispertsio politikaren izaera kokatu beharra dago.

Euskal preso politikoen senideek dute hitza agerraldi honetan. Azken 30 urtetan salbuespeneko espetxe politikaren ondorioak pairatu eta pairatzen dugunon ordezkari txiki bat osatzen dugu gaur. Senide batzuk ezin dute inoz gehiago gurekin egon eta beste asko, momentu honetan, bidean dira bisita egin asmoz. Gaur azalduko diren bizipenak ez dira pasadizo hutsalak, ez kasu isolatuak, dispertsio politikaren izaeraren irudi gordinena islatuko dute.

Azken hilabeteotan euskal preso politikoen senide eta lagunek sufritu duten egoera batzuen berri ematera gatoz. Hain justu, espainiar gobernuko presidentea den Pedro Sanchezek espetxe politikan iragarritako ustezko ‘aldaketen’ ondorengo gertakarien berri ematera gatoz. Esandakoak bete gabe, indarrean mantentzen ari diren dispertsio politikaren izaera anker, gizagabe eta gogorraren lekukotza eman asmoz bilgu gara hemen.

Lehena, Xabier Atristain eta Unai Fano euskal preso politikoak Euskal Herrira ekarri zituzten joan den udan haien seme-alaba jaioberriak ezagutzeko asmoz. Erditzean egoteko baimen judiziala zuen Unaik, baina azken momentuan bertan behera utzi zuten baimena. Bisita labur bat egin ostean, berehala lekualdatu zituzten Murtzia eta Algecirasgo espetxera bi euskal presoak.

Mamen Estebanen lekukotza:

-Como muchas otras, sólo el hecho de ser familiar me lleva a sufrir las consecuencias de la dispersión y el alejamiento.

-Yo no viajo sola, lo hago con dos menores, como tantos niños y niñas cuyo derecho a una relación afectiva y familiar dignas es vulnerado.

-Hablamos de que se deben respetar los derechos fundamentales de todos los niños y las niñas. ¿Por qué los hijos e hijas de los presos vascos no los tienen?

-¿Hasta cuándo van a tener que recorrer miles de kilómetros para conocer o visitar a sus padres?

etxerat4.jpg

Adin nagusikoak ziren Joxe Aranburu eta Maritxu Isasa irailaren 11 eta 17an zendu ziren. Aranburuk 75 urte zituen, Gotzon Aranburu Suduperen aita zen. Haien etxetik 720 kilometrotara dagoen Villenako espetxera derrigorrez egin beharreko bidaien baitan, hiru aldiz ospitaleratu izan behar zuten Alacanteko ospitalean azken urtean. Horietatik bietan ez zuen bisita egiteko aukerarik izan, dispertsio poilitikak aginduta.

Maritxu Isasa, Mikel San Argimiro Isasa euskal preso poilitikoaren ama zen. Mikel Cacereseko espetxean dago. 87 urte zituen Maritxuk eta azken 12 urteetan ez zuen semea ikusteko aukerarik izan. Bere osasun egoera eta adina zela eta, ezinezkoa zuen Cacereseraino abiatzea. Urrunketak ezarritako presioak eta 1.300 kilometroak bere semeari azken agurra emateko oztopo izan dira.

Aitor Cotano euskal presoaren aita, Jose Cotano, abuztuan zendu zen. Puerto III espetxetik Zaballara iritsi eta etxera telefonoz deitu egin zuenean, ordurako aita zendu zela jakin zuen Aitorrek. Zoritxarrez ezin izan zion aitari azken agurra eman. Bestetik, Mont-de-Marsango espetxean dagoen Asier Ezeizaren aita, Carlos Ezeiza, hilabete honetan zendu zen gaixotasun luze baten ondorioz.

Lehen aipatutako Xabier Atristain presoa berriro aipatu beharra dugu. Kasu honetan, bere anaia Justo agurtzeko aukerarik ez zuen izan. Bere gaixotasunaren azken uneak bizitzen ari zen unean, Xabier Zaballako espetxean zegoen. Bere alaba ezagutzen ari zen unean, Justo gurpildun-aulki batean eraman zuten etxe atariraino, baina ez zuen Xabier azkenekoz besarkatzeko aukera izan. Hurrengo egunean zendu zen Justo.

Itziar Sinderen lekukotza:

-Joxe Aranburu eta Maritxu Isasa gogoan ditut. Antzera pairatu dugu guk ere espetxe politikaren zentzugabekeria.

-Nire iloba den Aitor Cotanoren aita, Jose, abuztuan zendu zen gaixotasun luze baten ondorioz. Ez zuten aukerarik izan azken besrkada emateko.

-Espetxe politika ankerraren ondorioz Andaluzian, Puertoko espetxean preso dagoen Aitor bisitatzera ezin zuen joan Josek, azken ordua iritsi arte

-Galdera hau egiten dut… egoera hau mantentzeak nori egiten dio onura?

etxerat5.jpg

Azaroaren 11ean dispertsio politikak eragindako urteko bosgarren eta seigarren ezbeharrak gertatu ziren. Mansillako espetxean, Leonen, bere etxetik 360 kilometrotara preso dagoen Olga Comes Aranbillet eta Castelló I espetxean, etxetik 550 kilometrotara dagoen Karmelo Lauzirika Oriberen gertukoek pairatu zituzten ezbeharrak.

Dispertsio politikak 100 auto istripu eragin ditu azken 10 urteetan. Salbuespeneko neurri hau aplikatu zenetik 400 ezbehar baino gehiago gertatu dira. Inposatutako bidai hauen ondorioz, 4.000 euskal herritar balizko biktimak dira.

Jone Artolaren lekukotza:

-La visita no acaba cuando finalizan los 40 minutos de comunicación, sino cuando llegas a casa sana y salva.

-Somos familiares y allegados condenados a poner nuestra vida en peligro, fin de semana tras fin de semana.

-No lo hemos elegido nosotros, pero nos convierten en potenciales víctimas

-Y yo me pregunto, ¿la condición de ser familiares es suficiente para condenarnos?

etxerat6.jpg

Bestetik, 13 urtez urrunketa politika bizi duen nerabe baten kasua aipatu nahi dugu. Bere aita, Karlos Apeztegia, duela bi hilabete atxilotu, espetxeratu eta, berriro, dispertsioak eragiten dituen kalteak berbizitzen ari da. Adin txikiko eta nerabeengan salbuespeneko espetxe politikak eragiten den sufrimendua mingarriagoa bihurtzen da.

Amaiur Iragiren lekukotza:

-Motxiladun ume eta nerabeak kondenaturik gaude gure guraso presoen seme-alabak izateagatik.

-Gure haurtzaroa eta nerabezaroa zapuztu egin digute. Nire aita Zaballan egongo balitz astebururo ikusteko aukera izango nuke, haurtzaroaren zati bati uko egin gabe.

-Pozten gara beste haur eta nerabe batzuek ez dutelako jada sufritzen. Presoen seme alabek ere hobe bizitzeko eskubidea dugu.

-Ez dago aitzakiarik gure gurasoak Euskal Herrira ez hurbiltzeko.

-Noiz arte mantenduko dute sufrimendu hau?

etxerat77.jpg

Dispertsio eta urrunketa politika ez dira soilik bidaia luzeei aurre egitea. Hauek dira politika anker hori sufritzen dutenen lekukotzak. Hau da mespetxetatu eta gutxietxi egiten den sufrimendua, gobernuek negoziatzen duten sufrimendua. Oinaze hau betikotze eta gogortzearen arduradun nagusiena gobernuak dira. Itxaropen faltsuak sortu ziren gobernu aldaketarekin eta, zoritxarrez, zigor berbera aplikatzen jarraitzen du krudelkeri osoarekin.

Gobernu ahula izanik, salbuespeneko espetxe politikari behin betiko amaiera emateko gai ez den gobernu koldarra da.

Ez dakigu zeinen mesedetan mantentzen ari den gure sufrimendua. Bakoitzak bere irakurketa eta iritzia eduki dezake. Baina, denok dakigu, euskal gizarteari ez diola onurarik egiten sufrimendu honen luzapen eta areagotzea, normalizazio eta konponbidearen bidean oztopo izanik.

Horregatik, beste behin ere, euskal gizarteak, instituzio eta eragile politiko, sindikal eta sozialek eskatzen dutena behingoz errespetatzea eskatzen diegu bi estatuei: gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna; adin nagusikoak diren presoen askatasuna; Espainiar estatuko euskal preso guztiak Zaballako espetxera hurbiltzea; zigor batuketa aplikatu eta zigor kodea aldatzea eta, azkenik, bizi osoko zigorra bertan behera uztea.

ETXEAN ETA BIZIRIK NAHI DITUGU!

ETXEAN ETA BIZIRIK EGON NAHI DUGU!