ETXERAT. Ibilbide politiko ezberdinak izan dituzten eragile politiko eta, baita, preso eta iheslari politikoen giza eskubideen defentsan ibiltzen diren eragileen ordezkaritzaz osatutako delegazio bat Parisera abiatuko da datorren astelehenean, uztailak 10, Frantziako Gobernu berriko alderdi politikoekin zein giza eskubideen inguruan ibiltzen diren batzordeekin bilkurak egiteko. Delegazio horren parte izango da Etxerat elkartea. Bertan euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen egoera eta ikuspuntua helaraziko dute.

Apirilaren 8tik geroztik, atzo Nazioarteko Egiaztatzaile Batzordeak armagabetze prozesua amaitutzat eman zuelarik, preso eta iheslarien aferak gatazkaren konponbideko karril zentrala hartu du. Horregatik, delegazio honen helburua gaiari eman beharreko trataera eta, behingoz, konponbidea lortzerako bidean pauso berri bat ematean datza. Bereziki salbuespen egoerei zein neurriei berehalako amaiera emateko eskakizuna izango dutelarik.

Ahots bateratu bat izango da delegazio honen bandera. Hego Euskal Herrian azken egunotan larri gaixo diren presoen askatasunarengatik erakutsi den batasun politiko eta sindikalaren isla bera erakutsi nahi da Frantziako Gobernuaren aurrean. Euskal Herriko gehiengo politiko eta sindikalak, euskal gizartearekin batera, konponbidea eta behin betiko bakea eskatzen du Espainiar zein Frantziar Gobernuen aurrean.

prentsaurrekoa