ETXERAT. Hiriburuko herrian 14 egunez gose greba egiten ari diren gazteei gure sostengua eman genien 24 orduko elkartasun baraualdia eginez eurekin batera aurreko ostiralean. Apirilaren 8az geroztik, euskal errepresaliatu politikoen inguruan aurrerapauso bat eman behar dela aldarrikatzen dute gazteek, egoera larrienak berehala konpontzeko eta preso eta iheslarien eskubidean defendatzeko gose greba eginez. Dispertsioaren amaiera, eri diren presoen askatasuna eta Frantziako espetxetan aurkitzen diren presoek baldintzapeko askatasuna aplikatzea eskatzen dute. Horregatik, aldarriak gure eginez, beraiekin izan ginen Hiriburun gure elkartasun eta babesa eskainiz. Konponbide gosez, presoak etxerat!