ETXERAT (2022-V-26). (Azken ostiraleko irakurketa) Behin eta berriz salatzen ari gara, beste eskubide urraketa sistematiko batzuen artean, Auzitegi Nazionalak espetxe-lege arrunta aplikatzea blokeatu izana; gaixotasun larriak dituzten presoak espetxean mantentzea; Frantzian betetako kondenak ez batzea; edo 7/2003 Legea aplikatzea, hau da, 40 urteko zigorrak ezartzea.

Egoera odoltsu horiekin amaitzea ez da onura bat euskal presoentzat. Inoiz ez zaie mesederik egin. Alderantziz.

Zalantzarik gabe, egoera, oro har, hobera aldatu da. Kostata, baina aurrerapauso garrantzitsuak ematen ari dira. 185 euskal presoetatik gaur egun 101 dira Euskal Herriko espetxeetan. Baina, era berean, euskal gizartearen aurrean zera azpimarratu nahi dugu. Mezu argia da, hainbeste zarata mediatikorekin errealitatea ezkutatzen delako: ez da dispertsioaren eta urruntzearen zikloa behin betiko itxi euskal presoentzat.

Gaur egun, oraindik, EPPK-ko 65 presok (19 gehiago Frantziako Estatuan) Espainian urrunduta jarraitzen dute, espetxe periferikoetan eta urrun dauden beste espetxeetan. Kontrakoa dirudi, baina Estremaran (Madril), Salamancan, Leonen, Palentzian, Asturiasen, Darocan, Zueran eta Sorian euskal presoak daude oraindik.

Hori da errealitate krudel eta lotsagarria, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak espetxe-politika aldatuko zuela iragarri zuenetik lau urte igaro direnean, indarkeria armatuaren zikloak amaitu ondoren. Urtebete lehenago, euskal ordezkaritzaren eta Frantziako Justizia Ministerioaren arteko negoziazioek Lannemezan eta Mont de Marsanera eraman zituzten presoak.

Urrunketarekin behingoz amaitzeko ordua da. Gezurra dirudi aspaldi atzean geratu behar izan zuten kontuengatik mobilizatzen jarraitu behar izatea. Oso nekatuta gaude, zeren eta, ez dezagun ahaztu, bi urteko pandemiatik gatoz, espetxeetako inkomunikazioak eragin handia izan duelarik, eta, batez ere, nazkatuta gaude, estatuak barrez ari baitira, ez  bakarrik presoez, erbesteratuez, deportatuez eta haien senideez; euskal herritarrez barre egiten baitute, ez dute gizarte honen gehiengoaren borondatea errespetatzen.

¡Urrunketarekin amaitu!

Izan bidea! Presoak etxera!