ETXERATOier Gomez eta bere ingurukoek pairatzen ari diren muturreko egoera ezin da berriro errepikatu eta, horrenbestez, ezinbestekoa da gaixorik dauden presoen askatasuna zein gainontzeko presoak lehenbailehen Euskal Herrira ekartzea. Egun eri dauden 12 euskal presoak kalean egon beharko lukete Oierren gisa, euren eritasuna duintasun osoz tratatzeko eskubide osoarekin. Ezin da Oier Gomezi gertatu zaiona berriro errepikatzen utzi eta, horretarako, presoen afera desblokeatzeko garaia da, larri eri diren presoak askatzeko garaia da.

Begi onez hartzen dugu Oier Gomezen aurkako zigorraren ezeztapena zein euroaginduak bertan behera geratzea, baina irmoki azpimarratzen dugu Oierri ez diotela ezer oparitu. Minbizia oso larria du preso gasteiztarrak, sei hilabeteko bizi itxaropena eman diote eta momentu honetan Oier bakarrik aurkitzen da urrutiratua. Bakarrik bere eritasunaren aurka borrokatzeko. Egoera honen aurrean, Oier bere senideekiko hurbil egon daitekeen ospitale baten izatea eta tratamendua duintasun osoz jasotzea exijitzen dugu.

Urrunketak eta gaixo larri eta sendaezinak dituzten presoen askatasuna ukatzeak, sortzen dituzten ondorio larriengatik, kartzela politika honen berehalako desaktibazioa eskatzen duten bi neurri dira.

Bide horretan, ongi baloratu behar da bai euroaginduen gainean zein zigorraren ezeztapenean frantziar epaitegiek kontuan hartu duten argudiaketa. Deliberio hauek emateko Euskal Herrian ireki den aro berria azpimarratzen dute, ETA erakundearen armagabetzea eta, baita, Euskal Herriko gizarte zibilaren aldarri nagusiak. Euskal gizarteak bake prozesua muturreraino eramatea erabaki duen momentuan, itxaropenari ateak zabalduz, ezin dugu inolaz gehiago errepikatzen utzi Oier Gomez eta bere senide eta lagunek pairatzen ari diren sufrikarioa.

Denon ardura da euskal preso eta haien senideen eskubideak errespetatuak izan daitezen lan egitea. Eta kontestu honetan, Oier Gomezen aferan Eusko Jaurlaritzaren inplikazio eza faltan bota dugu. Etxerat Elkartea euskal preso eta iheslari politikoen senide eta gertukoen alde lanean jarraituko du eta eragile politiko, sindikal eta sozialak batuko dituen akordioa garatzen jarraituko du, presoen urrunketarekin amaitu eta larri eri diren euskal presoen askatasuna lortzeko xedearekin.

Berriro gerta ez dadin, etxean eta bizirik nahi ditugu!

oier 2.jpg

Argazkia: Hala Bedi