ETXERAT (2020-X-27). Fernando Alonso Abad preso politiko sestaoarra baldintzapeko askatasunean geratu da. 24 urte baino gehiago preso egon ondoren, Martuteneko espetxea atzean utzi du gaur bertan.

3. gradoa eman zioten Alonsori joan zen apirilean. Villabonako espetxean izan ondoren, joan zen uztailan Martuteneko espetxera hurbildu zuten. Bertan jaso du baldintzapeko askatasuna. Ongi etorri Fernando! Bat gutxiago!

fernando-alonso.jpg