ETXERAT. Fleury-Merogis-eko gizonen aldean dauden euskal preso politikoek maiatzaren hasieran elkartuak izateko dinamika bat abiatzen zutela jakinarazi zuten. Dibisio bakar batean egotea eskatzen dute, eta ez bi ezberdinetan banatuak orain arte bezala. Lehen urratsa zuzendaritzari eta beste hainbat eragileei gutun bidalketa bat izan zen, kartzelatik astelehen eta asteazkenetan, kaletik modu masibo batez.

Ekainaren 6an, 10 minutuko patio blokeo sinboliko bat egin zuten. Zuzendaritzak gauzak ez zirela aldatuko esan zienez, beste urrats bat ematea erabaki zuten eta blokeo luzeago bat egin zuten. Ondorioz, mitarreko zigorrak banatu zizkieten espetxeak, 8 eta 12 egun arteko iraupen ezberdinekin.

Mitarretik atera ziren lehenek patiora ez ateratzea azken kidea mitarra utzi arte erabaki zuten. Ondotik, haien protesta nola segitu erabakiko dute.