ETXERAT. Fleury-Merogis espetxeko (frantses estatua) euskal preso politikoen senideek Etxerati jakinarazi diotenez, modulo berean batuak izatea lortu berri dute. Izan ere, orain arte bi modulo (departamentu) ezberdinetan mantentzen zituzten, euren arteko dispertsioa areagotuz. Elkarrekin batu zitzaten protesta dinamika bat abiatu zuten maiatza hasieran.

Euskal presoen protestak kanpoko bultzada izan zuen, espetxe kanpoko gutun bidalketa masiboari esker kartzela horretako zuzendaritzari.

Neurri horrek ez zien, ostera, kartzela berean diren emakumezko euskal presoei eragin, modulo berdinean aurkitzen baitira, eta jarduera eta komunikazioak konpartitzen dituzte.