- Irailean Mme. Sergeant zuzendari berria Fleuryko emakumezkoen espetxera iritsi zenetik, arazoak ugaritzen joan dira egunerokoan
- Ainhoa Ozaeta epaituen aldeko barrotedun ziega batera pasatu nahiak piztu zuen borrokaldia. Ziega arrunt batean jarraituko du

ETXERAT. Apirilean jazo zen emakumezkoen Fleury – Merogis Paris inguruko espetxean euskal preso politikoen azken borrokaldia. Apirila eta urria bitartean inongo arazorik ez bada egon, preso politiko eta espetxeko zuzendariaren artean, irailean, Mme. Sergeant zuzendari berria iritsi eta arazoak ugaritzen joan dira.

Ainhoa Ozaeta andoaindarra barrotedun ziegan sartu nahi izateak harrotu ditu hautsak bertan dauden euskal preso politikoen artean. Urriaren 17an gertatu zen hori eta, hurrengo egunetan, Chef eta Zuzendariarekin izan zituzten bilerek ez zuten egoera bideratu. Hori dela eta, Fleuryn dauden emakumezko guztiak mitard-era joan ziren egoeraren okertze orokorraren aurka protesta gisa. Presoek azpimarratu dutenez, trasladoa nahiko bortitza izan zen.

Azkenik, urriaren 23an, Fleury-Merogis eko espetxe zuzendaritzak euskal preso politikoek eskatzen zituzten baldintzak onartu zituen. Horrela, euskal preso guztiek 10 egun pasatu dituzte mitard-en, eta horren ostean, zuendariak hitza eman eta hitza egin du Ainhoa Ozaeta astebete barrotedun ziegan izan duelako obren aitzakiarekin. Dagoeneko, hitzartu zuten moduan, ziega normal batera pasatu dute, hori bai, kideengandik bakartuta kondenatuta dagoelako besteak prebentibo dauden bitartean. Euskal preso politikoek, euren ziegak bata bestearen ondoan egotea ere lortu dute. Era berean, barrotedun ziegan ez sartzeko konpromisoa lortu dute espetxearen aldetik Fleuryko espetxean jaso den azken borrokaldi honetan.

Alicia Saenz de la Cuesta eta Sergio Polo
Bestalde, Alizia Saenz de la Cuesta euskal preso politikoa hurrengo egunetan Castello I espetxera urrundua izango dela jakin du Etxerat elkarteak. Oraindik trasladatua izan ez bada ere, edozein momentutan trasladatu dezakete. Urrunketa hau salatzeko fax bidalketa masiboa bideratu da Instituciones Penitenciarias-era Alicia Logroñoko espetxean utzi dezaten eskatuz. Era berean, Etxeratek, gaur jakin du, Sergio Polo Escobés euskal preso politikoa bat batean Cordobako espetxetik Algeciraseko espetxera urrundu dutela ere.

Hori dela, Etxeratek, euskal gizarteari, Giza Eskubideen Nazioarteko egunean deitu dituen Zapi Kateetan parte hartzeko deia luzatu nahi dio. Iruñean, Gasteizen eta Baionan deitu dira Zapi Kate hauek.