20161013 113546

ETXERAT. Datorren urriaren 15ean, larunbatean, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoen askatasuna eskatu eta haien egoera salatzeko manifestazioa deitu du Sare herritarrak. Egoera horretan aurkitzen dira gure senideetako hamar, gaixotasun larri eta sendaezinak kartzelan pairatzen. Egungo kartzela politikaren helburua bete dadin, euren osasun eskubidea urratua duten hamar pertsona: xantaia eta mendeku instrumentu bezala erabiliak izatea, eta oraindik ere tregoa eta lasaitzerik ez duen gizarte zati baten oinazea areagotu.

Aste honetan bertan, Ibon Iparragirreren egoerak okerrera egin duela jakin izan dugu, osasun defentsetan beherakada bat jasanez. Hori adierazten dute azkenekoz egin dituen analitikek, zeinetan benetako arriskua suposatzen duten baloreak erregistratu dira. Jende orok daki ze suposatzen duen horrek Hiesa C estadioan, larriena, duen pertsona batentzat. Espetxeak, gainera, kontu handia ezartzen du Ibon gainontzeko kideengatik isolatuta mantentzeko, bere oinazea areagotuz. Eta berea bezalako gaixotasun larri eta sendaezinen kasuan legeak ezartzen duen askatasuna ukatzen jarraitzen diote. Kartzelatzeak sekula bermatuko ez dion tratamendua, arreta eta mediku zaintza ukatzen diote. Osasun eskubiderako sarbidea ukatzen diote.

Bizitza baldintza bereziki gogorren menpe, larriki gaixo diren gure senideek gaixotasunak aurrera egin ez dezan eta euren osasuna egonkortzeko aukerak nola desagertzen diren ikusten dute ezaugarri nagusitzat krudelkeria duen makineria baten esku: kartzela erakundeak, salbuespeneko tribunal eta epaitegiak, eta immobilismoa txalotzen edo baimentzen duten indar politikoak. Ze justifikazio du jarrera honek? Ze izen du?

Larriki eri diren gure senideen egoera salatzeko arrazoiak soberan ditugu, eta behar bezainbeste egingo dugu salaketa hori. Horregatik, gizarteari dei bat egin nahi izan diogu gaur: larunbat honetarako Sarek deitutako manifestazioan parte hartu, gizartearen ahotsa kalean egon dadin. Oinarrizko eskubideen urratzeak erantzun bezala isiltasuna izan ez dezan, krudeltasunari bermea ez eskaintzeko, denon ardurak hitzordua du larunbateko 17:00etan, Donostian.