ETXERAT. Gaixo larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoen askatasuna ukatzeko espaniar Gobernuak legeriaren interpretazio murriztaileena egiten duela salatu genuen joan zen astean eta, horren harira, dei egin genuen eragile politiko, sindikal eta sozialei, zein giza eskubideen errespetuaren bermatzaileak diren instituzioei, urrats bat aurre eman eta premiazko inplikazio arduratsu bat hartzera, bere onetik aterata dagoen Gobernu espainiarraren jarrera geldiarazteko.
Gaixotasun larriak dituzten presoak espetxean mantentzeak haien egoera larritu egiten du zigor luzeak ordaintzen dituztenean eta espetxeetan osasun arretak dituen gabeziengatik. Sakabanaketa suposatzen duen zigor gehituagatik, oinarrizko eskubideen urraketa larria eragiten du, bai presoentzat, zein beraien senide eta lagunentzat ere.
Testuinguru honetan, Sarek datorren maiatzaren 13an, eguerdiko 13.00etan, deituriko giza katera atxikitzen gara. Giza kateak Atarrabiako eta Marzelo Zelaietako Etorbideak lotuko ditu eta Antsoaingo Enparantza berrian, ekitaldi batekin bukatuko da. Nafarroako gizartea sentsibilizatzeko asmoarekin eta gaixotasun larriak dituzten 12 presoen askatasuna exigitzeko helburuarekin deitua dago giza katea, bereziki, Iñaki, Josetxo eta Gorkaren eskubideak aitortuak izan daitezen eta lehenbaitlehen, zor zaien osasun arreta duina bermatzeko.
Iñaki Etxeberria Martinek miopia magna izeneko gaixotasuna du, baita bi begiak kaltetzen dizkioten beste gaixotasuna batzuk ere, ikusmenari modu larrian eragiten dizkiotenak. Itsu geratzeko arriskuan dago; Josetxo Arizkuren Ruizek Kardiopatia iskemiko larria dauka, bihotzekoa jotzeko edota “bular angina” izateko arriskuari aurre egin behar diolarik egunero; eta Gorka Fraile Iturralderi mingainean minbizia atera zaio, ebakuntza egin diote eta gaixotasunari aurre egiteko prozesuan dago.