ETXERAT
. Hasieran Etxeraten izenean Izaskun Abaigarrek hitza hartu du non Etxerat elkartea osatzen duten senideen perfila (anitza, ideologia zehatzik gabekoa eta sentsibilitate askotariako senideez osatuta) azaldu du. Egun horretako mozioaren zergatia, urteko istripu larriarena alegia, zelan bizi den senide eta lagunen artean izan da. Astebururo gertatzen den errealitate baten aurrean aurkitzen dira preso politikoen senide eta lagunak. Dispertsio politikak senideen eta lagunen eskubideen aurkako eraso zuzena dela defendatu du Etxerateko ordezkariak, eta 25 urte baino gehiagoz luzatzen ari den neurri politiko batez ari direla salatu du, zein lehen bait lehenamaitu behar den. Azpimarratu da, senideen erabakia dela -eskubidez dagokiena- baina ez dela beraien ardura gertatzen dena, beraz maila politikoan konpondu eta amaitu behar den egoera behingoz amaitzeko deia luzatu du, Euskal Herriko instituzioetatik kokatuz eta hortik abiatuz. Beraz, Gasteizko Udaletik ere mozioaren bitartez, dispertsioarekin amaitzeko eskaera zabaltzera gonbidatu dituzte alderdiak.

Osoko bilkuran zeunden 4 alderditik soilik 3k erantzun dute. EhBilduk hartu du hitza, non Kike Fernandez de Pinekok Dispertsio politikaren hainbat datu eta estatistika aurkeztu dituen (16 hildako errepideetan, 400 presotik gora 85 espetxeetan sakabanatuak, gastuak...) eta mozio hori alde bozkatzeko aitzakiarik ez zegoela defenditu du. PNVk ostera EHBilduren diskurtsoaren parera, esan du oinarrizko giza eskubideak direla eta senideentzat karga osagarria eta zigor erantsia suposatzen duela. Iturritzak defenditu bezala, "inoiz justoa izan ez den egoera izan bada, egungo kostestu politikoan are zentzugabekoagoa" dela esan du. PPko udal taldeak ez du hitzi hartu nahi izan. 

Gero, PSEren izenean Peio Lopez de Munainek testu bat irakurri du, non azpimarratu duen "ETAko militanteek irteera indibidualizatuak hartu beharko lituzketen", (Nanclares bidea ere gogoratu du) eta "PSEk espetxe politika horren malgutzea kontenplatzen" zutela esan ostera, "zuzeneko arduradunen esku" dagoela kudeaketa esan du. Hitz horien ostean, alde ez bozkatzea aukeratu dute bertako PSEko 4 zinegotziek izenean.

Beraz bigarren erantzunak emateko txanda zabaldu denean, Etxeratek, EHBilduk eta PNVk erantzun dute, PSEri zuzenduak gehienak, eta azken honek ez du berriz hitzik hartu. Bozkaketan beraz, PNVk eta EHBilduk aldeko bozka eman dute, eta mozioa ez da onartua izan PP eta PSEren aurkako bozkekin.

La Moción