ETXERAT. Presoen eskubideen defentsan auzipetuetako batzuek agerraldia egin zuten atzo, Donostian, Aieteko jauregiko parkean. Haiei babesa emanez, hainbat aurpegi ezagun. Hona hemen irakurritako testoa:

2013ko udazkenean Herrira mugimenduaren aurkako polizia-operazioa jarri zen martxan. Ondoren, atxiloketa gehiago etorri zen: EPPK-ko presoen defentsaz arduratzen ziren abokatuak, kolektibo horren bitartekariak, Etxerat senideen elkarteko kideak eta Jaiki Hadi osasungintzako elkarteko kideak: orotara 48 lagun. Horietako batzuk -hamaika hain zuzen ere- behin-behinean espetxeratuak izan ziren.

Orain gutxi auziko fiskalaren eta akusazio partikularren idazkiak eta zigor-eskaerak ezagutu ditugu: 600 urtetik gorako espetxe zigorra eskaera guztiak batuta.

Kezka handiz jaso ditugu eskaerok eta gertaeren larritasunaz ohartarazi nahi dugu. Izan ere, arduratu egiten gaitu gisa honetako makrosumarioek Euskal Herriko bizitza sozial eta politikoan izan dezaketen eraginak, are gehiago egungo testuinguruan. Gainera, pertsona hauen bizitzak bidegabekeri judizial eta polizial baten mende diraute oraindik 2017ko udazkenean. Atsekabetu egiten gaitu arazo politikoen aurrean espainiar Estatuak errepresioaren hautua egitea soil-soilik, soluzio politikoak bazter utzita. Demokrazia eskaerei salbuespeneko legedi eta neurrien bidez erantzuten die, eta horren lekuko izaten ari gara azken asteotan.

Herritarrek, bere aniztasunetik, garbi adierazten dute arazoei aurre egiteko parametro demokratiko eta baketsuen bidetik jarraitzeko nahia, baina oraindik ere tamaina honetako gehiegikeri antidemokratikoak pairatzen ditugu.

Terrorismo” delitua egozten zaie pertsona hauei 2012, 2013 eta 2014 urteetako  jarduerengatik —ETAk 2011ko urrian jardun armatua bukatua zuenean— eta zigor eskaera larriak jaso dituzte. Guk diogu lan publiko eta transbertsala garatu dutela giza eskubideen alde, konponbidearen eta bakearen alde, eta horixe bera esan dezakete jendarteko askotariko eragile eta pertsonek. Bakearen alde lanean aritzea ezin da inolaz ere delitua izan. Aitzitik, lan hori beharrezkoa da eta euskal jendartearen babes zabala dauka; baita nazioarteko erakundeen bermea ere.

Asko izan dira bakegintzan emaniko urratsak azken urteetan: Apririlaren 8an, Bakearen artisuaek sustaturik, ETA-ren armagabetzea sustatu zen; uztailean EPPK-k bere eztabaidaren ondorioen berri eman zuen, besteak beste, ontzat joz "legearen bidea erabiltzea haien askatasuna eskuratzeko"; urriaren 8an, emakumeen egia aitortzeko izandako "Nik sinisten dizut ekimena; biktima ezberdinen aitortza eta hurbilpean urratsak eman dira. Eragile sozial, sindikal, politiko eta instittuzionalak konponbidearen aldeko agendak partekatzen ari dira. Herri honen nahia, bakean eta demokrazian sakontzen da.

Sinesgaitza da panorama honetan preso eta iheslarien egoerak hobera ez egitea. Soluzio politikoaren bidean kartzelak eta erbestea husteko garaiari heldu behar diogu guztiok. Premiaz exijitu behar dugu presoen eta haien senide zein inguru hurbilaren giza eskubideenganako errespetua, egun aplikatzen den salbuespeneko espetxe politikak nabarmen urratzen dituelako. Eta ez dugu nahi eskubide urraketa gehiagorik, ez presoentzat ez inorentzat. Nahikoa sufritu dugulako herri honetan. Herri honek etorkizun hobea nahi eta behar duelako.

Pertsona guztien eskubide guztiak errespetatuak izan daitezela nahi duen jendarte batek ezin ditu horrelako urraketak onartu. Osasuna artatzea, defentsa juridiko egokia jasotzea, jardun politikorako aukera izatea eta harreman afektibo eta sozialak garatu ahal izatea ezinbesteko eskubideak dira. Eta horrelako auzien bitartez larriki kolpatuak izan dira.

Horrelako injustiziek adierazten digute bakegintza eta soluzio proaktiboekin konprometituak jarraitu behar dugula. Uste dugu jendarte zibilak behar duela izan protagonista, sigla eta ezberdintasun ideologikoen gainetik. Guk aktiboki helduko diogu ahalik eta herritar zein talde gehienekin lan egiteko erabakiari, eta auzi honetako lagun guztiak ere horretan arituko dira.

Euskal jendarteari, bereziki eragile instituzional, politiko, sindikal eta sozialei, agenda partekatu baten baitan lanean jarraitzeko gonbidapena luzatu nahi diegu. Eta nahi dugu herritarrei bitartekoak eskaintzea bide horretara batu daitezen, bai bere ahalegin propiotik zein beren eragin esparruetatik, besteak beste, horrelako bidegabekeriekin amaitzeko. Guk —48 pertsona hauek barne— honako konpromiso aktiboa azaltzen dugu, euskal jendartearekin batera garatu asmoz: Giza eskubide guztiak errespetatzea, jarduera demokratikoetan sakontzea eta bake integral bat eraikitzea.

sumarioa.jpeg