jode.jpeg

ETXERAT (2021-XII-10). Euskal presoen senideak eta hurbilekoak mobilizatzen ari gara gaur, Espainiako eta Frantziako estatuek presoen eskubideak eta gure eskubideak urratzen dituen salbuespeneko espetxe-politika bat indarrean mantentzen dutelako.

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, gure ahotsa altxatu dugu gaur, Gasteizen eta Iruñean, zapiekin elkartutako giza kateak osatu ditugu gainera, oraindik ere jasaten ditugun eskubide urraketa guztiez nazkatuta gaudela ozen esateko.. 

  • Nazkatuta gaude, gure senide presoak isolamenduan eta lehen graduan 30 urte baino gehiago eduki ondoren, justizia arrunta aplikatzeko eskubidea ukatzen dietelako, eta urte luze hauetan gu bitartean gure bizitza arriskuan jartzera behartu gaituztelako, urrun dauden espetxetan bisitatu ahal izateko.
  • Haserre eta suminduta gaude, ziurgabetasuna eta sufrimendua nagusi izanik, gure senideekin komunikazioak ia bi urtez etenda egon direlako sarritan, pandemiaren gorakada berriengatik, eskubideen urraketa hau jasanezina dq, bisitak egiteko eta komunikatzeko debekuak eta zailtasunak inposatu dizkigutelako behin eta berriz. Testuinguru honetan, berriz ere bat egiten dugu estatu mailan presoen eskubideen defentsan lan egiten duten elkarteen salaketarekin.
Gaur, gure artean eta mundu osoan errepikatzen diren arraza, erlijio eta generoagatik ematen diran eskubideen urraketa larrien gaitzespenarekin bat egiten dugu, eta, era berean, bozgorailua pizten dugu  sufrimendua eragiten duten politika diskriminatzaileak mantentzeari uko egiteko.
 
Etxean eta bizirik nahi ditugu!