ETXERAT (2020-III-18). Une honetan, denon osasuna babesteko gure eskura dauden neurriak hartzeko beharra dugun honetan, gure arreta preso dauden pertsonengan jartzen dugu, beraien kabuz ezin baitute haien osasuna zaindu.

Estatu mailako 30 erakunde baino gehiagok espainiar Barne Ministerioari eta Espetxe Instituzioei espetxetan premiazko neurriak eskatu dizkiete eta gure atxikimendua adierazten diogu proposamen horri. Bide batez, fantziar Estatuko autoritatei eta zabaltzen diegu eskaera, arrisku handiko taldeetan diren preso batzuk kalean izango zirelako, fiskalaren blokeorik gabe.

Gure kezkarik nagusiena, talde zaurgarriaren barruan dauden preso gaixoak eta 70 urte baino gehiago dituzten presoak dira, arriskua eta zaurgarritasuna bikoizten baita  espetxean. Haien askatasuna ezinbestekoa da.

Bisiten etendura konpentsatzeko neurriak hartuko direla ulertzen dugu baita ere, aipatutako idatzian aipatzen den moduan, bideo-deien bitartez eta baliabide honen doakotasuna bermatuz, familiarteko deskonexioa ekiditeko. Ezin da sufrimendua aregoatu.

Etxean eta bizirik nahi ditugu!