resa.jpg
 
ETXERAT (2021-I-11). Gure esker ona adierazi nahi dugu joan zen larunbatean, Euskal Herrian, milaka lagun, milaka herritar kalera atera zirelako, euskal presoen konponbiderako bidea egiten ari direlako.
 
Une erabakigarria bizitzen ari gara. Itxaropen-izpi bat ikusten hasi gara, izan ere, salbuespeneko espetxe-politika desegiteko prozesuan zantzuak ematen ari dira eta eskerrak eskatu nahi dizkiogu euskal gizarteari, berriro ere, eraskusten ari den konpromisoagatik, bukaeraino eramango dugulako presoak euskalherriratzea eta konponbidearen nahiak. 
 
Dispertsioa eta salbuespen egoera aplikatzen hasi zirenetik 35 urte baino gehiago igaro direnean, oraindik ere bide luzea falta zaigu guzti guztiak Euskal Herrira ekarrri arte.
 
Euskal presoen senideok berriro adierazi nahi dugu bidea egiteak duen garrantzia, larunbatean gertatu bezala, denak batera arraun egitea ezinbestekoa da, bereziki une erabakigarri honetan, azkenean portu onera iristeko.