ETXERAT. Igor Gonzalez Sola euskal presoa lekualdatu dute Zaballako espetxetik Badajozeko espetxera. Gonzalez joan zen astean heldu zen Zaballara, gaixorik dagoen bere ama bisitatzeko baimena jaso ondoren.

Igor Gonzalezen lekualdatzea salatu nahi dugu, bere eskubidea delako senideengandik gertuen dagoen espetxe batean egon, are gehiago bere ama gaixorik baldin badago. Salatzekoa da baita ere Espetxe Instituzioek jarri dituzten eragozpenak, joan zen ostiralean Zaballan Igor medikuarekin kontsulta pasatu behar zuen eta aurreko baten, Ibon Iparragirrerekin gertatzu zen bezala, kontsulta bertan behera gelditu zen.

Salbuespen neurria den urruntze politikak eragozten du preso eta haien senitartekoen artean harremanak mantentzea, euskal presoak haien etxeetatik gertu egonez gero, haien eskubidea den gertukoekin harremanak mantentzea bermatua egongo litzateke. Horregatik salatu nahi dugu ozen gaixorik diren senitarteak bisitatzeko edo seme-alaba jaio berriak ezagutzeko zenbait euskal presoen lekualdatzeak burutzen ari direla egunotan, hainbat hedabideen aldetik publikatutako gezurrak eta manipulazioa.

Ez da inondik inora pribilegioa gaixo dagoen adineko aita edo ama ordu batez ikusteko ehundaka kilometrotara dagoen espetxe batetik presoa lekualdatzea. Alderantziz, presoaren eskubidea da hori. Preso bat bere etxetik gertu dagoen espetxe batean egotearen aurka ez du ezer aurreikusten  ez Arautegiak, ezta Espetxe Lege Orokorra berak ere ez. Horregatik esaten dugu, legea beteko balitz lekualdaketak ez lirateke eskatuko.