ETXERAT. Etxeratek, datorren ostegunean burutuko duen “Haurrak eta Dispertsioa” hitzaldiaren berri eman nahi dizue. Dispertsioaren Hegiak plangintzaren baitan kokatzen den mahai inguruak sakabanatzeak adingabekoei nola eragiten dien aztertuko du. Gurekin batera, haurtzaroan dispertsioa bizi izandako pertsonak, irakasle bat eta psikologo bat izango dira, gaia sakonean jorratuz.

 

Haurrak eta dispertsioa