ETXERAT (2020-IX-9). Hemeretzi urte bete dira (atzo bete ziren) sakabanaketa politikak Iñaki Saez eta Asier Heriz soraluzetarren bizitzak ebatsi zituela. Avilan kokatua dagoen Brievako espetxerako bidean auto istripu baten ondorioz galdu zuten bizitza.

Zoritxarrez, Iñaki eta Asierren bizitzak ebatsi zituen dispertsio politikak indarrean darrai, eta urrunketa politikak mina eta sufrimenduaren lubakiak sakontzen jarraitzen ditu.

Urteurren honetan, muxu eta besarkada estu bana Iñaki eta Asierren senitarteko eta gertukoenentzat. Atzo elkarretaratzea burutu zen eta datorren igandean, 12:00etan, oroimen ekitaldia egingo da Karakaten. Besteak beste, lore eskaintza egingo dute bertan ezarrita dagoen monolitoan.

838bd621-0fa0-4386-b485-fe5e66f5013b.jpg