ETXERAT. Hendaia-Paris ibilbidea egiten duen gaueko trena zerbitzu gabe geratuko da datorren uztailaren 1etik aurrera. "Uso urdina" bezala ezagututako trena bertan behera uzteko arrazoiak ekonomikoak direla zehaztu du Frantziako ministeritzak. Albiste txarra da, izan ere, euskal preso politikoen senide eta lagun ugarik erabilitako zerbitzua da, Paris inguruko presondegietara joateko hartzen baitute. Honek, dispertsio politikak sorrarazten duen gastu ekonomiko erantsia areagotzea ekarriko du. CGT sindikatuak dagoeneko sinadura bilketa iragarri du, asmo horren aurka.