ETXERAT (2020-II-13). Hogei urte betezen dira gaur Ruben Garate 'Anselmo' otxandioarra hil zela, Alcala Mecoko kartzelan lagun bati bisita egin ondoren, auto istripu baten ondorioz.

Dispertsio politikak eragin dituen Ruben eta gainontzeko 15 heriotza biktimen memoria eta aitortza aldarrikatzen dugu, sufrikarioa behin betirako amaitzea nahi dugulako eta gertatu dena berriro inoiz gerta ez dadin. Senide eta gertukoen aurkako kondena eten egin behar da.

Etxerat Elkarteak dei egiten du gaur, otsailak 13, Ruben Garateren oroimenez Otxandion 19:00retan gauzatuko den elkarretaratzean parte hartzeko. Bide batez, datorren larunbatean, otsailak 15, Motxotegira igoeran omenaldia gauzatuko da, eta ondoren, 13:00etan, elkarretaratzea izango da plazan.

gaurkoa.jpg