ETXERAT. Huelvan preso dauden euskal preso politikoen senideek, gaur Etxerateri ezagutarazi diote, atzo, Abuztuak 18, txandakako gose greba bateri ekin ziotela preso gaixo larrien askatasuna aldarrikatzeko.

Aste bateko txandak izango duen gose greba honeri hasiera eman zion atzo Iker Olabarrietak. Ekimen honen bidez, Huelvako preso politikoek, gaixo larri den Aitzol Gogorza euskal preso politikoak, abuztuaren 6an hasitako eta sei egunez iraun zuen gose grebari hartzen diote lekukoa.

Etxerat elkarteak eritasun larri eta sendaezina duten preso politikoek jasaten duten egoera kritikoa dela azpimarratu nahi du. Haien kasu bezalakoetan legeak planteatzen duen askatze beharra, sistematikoki ukatzea egungo espetxe politikoaren salbuezpeneko neurri bat da, haien osasun eskubidea larriki urratzen duena.

Elkarteak Huelvan izango diren gose grebaren txanda ezberdinen berri emango du.