ETXERATGaur jakin dugu, zoritxarrez Ibon Iparragirre euskal preso politkoaren egoera muturrekoa dela. Joan zen irailean egindako azken analitikaren arabera, 20 defentsa baino edituela jakinarazten du. Pertsona heldu osasuntsu batek 723 eta 1.124 artean izaten ditu defentsak. Bestetik, Espainiako Auzitegi Nazionaleko mediku-forentseak joan zen uztailean baieatzatu zuen C3 fasean dagoela Ibonek pairatzen duen HIESA, gaixotasunaren azken fasean hain zuzen ere.

Etxerat Elkarteak jakin duenez, Ibon Iparragirreren abokatuek eginiko askatasuna eskaerari erantzunez, Alcala-Mecoko zuzendariordearen esku geratzen da 104.4 artikuluaren aplikazioa gaur arratsaldez Espetxe-Zaintzako epaileak hala bideratuz.

Azpimarratu nahi dugu bai mediku zein espetxe erakundeen arduradunek eta epaileek dueka urte terdi baink gehiagotik jakitun zirela Ibon Iparragirreren muturreko egoeraz, horrek duen arrisku eta okertze sintoma guztiekin. Hori dela eta, Iparragirrek pairatzen duen gaitza baldintza duinetan tratatzeko bere askatasuna atzeratzea, gaixo larri dauden dauden euskal presoaen egoera muturreraino eramateko 2017ko otsaileko espetxe instrukzioak esaten duen moduan erantzuten dio nabarmenki.

Argi utzi nahi dugu Ibon Iparragirrek infekzio bat hartzearen arriskua oso handia dela eta edozein infekzioak heriotzara eramateko arriskua luke.

Egoera honen aurrean, gure animo eta elkartasun osoa bidali nahi diogu bai Iboni zein bere senide eta gertukoei eta, baita, bere askatasuna gauzatzea exigitzen dugu. Dei egiten diogu instituzioei zein eragile politiko, sindikal eta sozialei, Ondarroako presoak pairatzen duen muturreko egoera salatzeko eta Ibon Iparragirreren askatasuna lortzeko haien esku dagoen guztia egiteko.

Bat egiten dugu Iparra Galdu Baik plataformak deituriko mobilizazioekin, batez ere, datorren igandean, urriak 15 Ondarroako Alamedan 13:00etan gauzatuko den elkarretaratzearekin.