Igor Martinez de Osaba eta Mikel Arrieta Euskal Herriko espetxeetara hurbildu dituzte eta Unai Bilbao Darocara lekualdatua

ETXERAT (2021-V-15). Hauek dira azken egunetan gauzatutako hurbilketak:

Igor Martinez de Osaba Arregi preso gasteiztarra Zuerako espetxetik (245 km) Zaballako espetxera hurbildu dute.

Mikel Arrieta Llopis preso politiko errenteriarra Soriako espetxetik (260 km) Martuteneko espetxera ekarri dute.

Portugaleteko Unai Bilbao Solaetxe, Granadako espetxetik (855 km) Darocako espetxera (345 km) ekarri dute.