ETXERAT. Igor Suberbiola euskal preso politikoa Lyongo (900 km) presondegitik Arlesekora (750 km) lekualdatu zuten atzo. Presoak berak salatu duenez, oso denbora gutxi eman zioten prestatzeko, ondorioz, oso gauza gutxi eraman ahal izan zituen berarekin eta gainontzekoak beste kartzelara bidaltzeko prestatzeko ez zuen astirik izan. Bestalde, bere senideek asteburu honetako bisitak eta hauek gauzatzeko hegazkin billeteak zein hoteleko erreserbak galdu dituzte.
Agerian geratzen da dispertsio politikak senideen bisita eskubideari ezartzen dizkion gastu ekonomiko erantsiak. Bisita gauzatu gabe ere, erosio ekonomikoa saihestezina baita. Era batera, edo bestera, euskal preso politikoen senide eta lagunek pairatzen duten kondena hau salatu nahi dugu beste behin Etxeratetik. Dispertsioa STOP!