ETXERAT. Villepinten kartzelatuta dauden Igor Uriarte eta Arkaitz Agirregabiriak 24 egun bete dituzte mitard edo zigor ziegetan, mugagabeki luzatu daitekeen egoera bat.
Bi presoen senideek Etxerati jakinarazi diotenez, Agirregabiria eta Uriartek azaroaren 18an jaso zuten ziega berean batera instalatzeko agindua. Biak ukatu ziren ziega bakar batek bi pertsona hartzeko dituen mugak direla – eta, horregatik mitard-ean sartu zituzten
Azaroaren 18tik, bien egoera aztertua izan da disziplina-komisioetan azaroak 21 eta 28an eta abenduaren 5ean, baina guztietan 8 egunez presoak zigor ziegetan mantentzea erabaki da. Egoera luzatu egin daiteke espetxeak ziega berdina konpartitu behar dutela ezarri duelako.
Kartzeletako pilaketak sor ditzakeen arazoak are tamalgarriagoak egiten dute bizi baldintza, benetako osasunik gabeko egoerak eraginez. Edozein ekintza egiteko espazio, mugikortasun eta baldintza falta ematen dira ziega bezalako espazio txikietan, areago konpartitua izan behar denean. Horrek, aplikatzen zaien kartzela erregimenarengatik ziegan ordu asko pasa behar dituzten presoei kalte egiten die, euskal preso politikoen kasuan bezala.