ETXERAT. Sevillan, etxetik 882 kilometroetara preso dagoen Iñaki Arakama euskal preso politikoaren iloba, bere mutil-laguna eta hirugarren lagun batek auto istripua jasan zuten larunbatean, arratsaldeko 18:00etan, Bejaren, Salamancan, asteburuko bisita egin eta etxera bueltarako bidaian. 

Autobidean txakur bat harrapatu ondoren, bolante-kolpeak jo behar izan zituzten kotxea bidetik ez ateratzearren eta, azkenik, hesia kolpatu ostean kotxea gelditzea lortu zuten. Kolpe-leungailu eta ezkerreko argiak apurtu zitzaizkien, eta etxerako bideari ekin zioten jarraian.

Bi izan dira beraz asteburuan euskal presoen senideek pairatutako auto istripuak. Herenegun iragarri bezala, Jaenen preso dagoen Premin Sanpedro euskal preso politikoaren bi anai eta gurasoek kotxe istripu bat jasan zuten larunbatean, Jaengo espetxera (800 km) asteburuko bisita egitera zijoazela.

Etxerat Elkartetik salatu nahi dugu, presoak bisitatzeko eskubidea bermatzearren, bidai luze bezain arriskutsuak egitera behartatuta izaten direla astebururo ehundaka euskal herritar, preso politikoen lagun eta senideak. 16 hildako eta hainbat zauritu suertatu dira espetxeetarako nahitaezko bidai luzeetan.

Istripuak salatzeko eta senide horiei elkartasuna adierazteko kontzentrazioak deitu nahi ditugu;

Iruñea: Otsailak 13, astelehena. 20:00etan, PPren egoitzaren aurrean.

Gasteiz: Otsailak 13, astelehena. 19:00retan, Andra Mari Zuriaren plazan.

Bilbo: Otsailak 14, asteartea. 19:00etan, Arriagan.

Donostia: Otsailak 15, asteazkena. 19:00retan, Bulebarrean, Udaletxe ondoan.

kartel berria.jpg