ETXERAT (2020-VI-10). Espainiako Espetxe Instituzioetako Idazkaritza Orokorrak jakinarazi du lau euskal preso lekualdatuko dituztela, COVID-19aren izurriak sortutako osasun baldintzek posible egiten dutenean. Presoen lekualdaketak eta hurbilketak gauzatzen direnean soilik ematen du haien berri Etxerat Elkarteak, baina oraingo honetan ohiko logika komunikatiboa alde batera utzita, adierazi nahi dugu ez direla nahikoak iragarritako lekualdaketak, are gutxiago Julen Atxurra Egurrolaren kasuan, Puerto Ietik Arajuezeko espetxera lekauldatuko dutelarik. 

Julen Atxurrak, 61 urterekin, 24 urte espetxean, maiatzaren 13an garuneko isuria jasan zuen eta horren ondorioz bere gorputzaren ezkerraldean erasan du. Atxurrak Euskal Herrian egon behar du, familiarekin eta konfiantzako medikuarekin batera, eta halaxe adierazi izan dugu hasiera-hasieratik. 

Barne Ministerioak jakinarazi du Balbino Sáez Olarra, Valentziatik Valladolideko espetxera eramango dutela (duela gutxi Valentzia II-tik Valentzia III-ra eraman zuten); Asier Mardones Esteban, Alacanteko espetxetik Logroñokora; Asier Rodríguez López, Alboloteko espetxetik Soriara eta Julen Atxurra Egurrolaren lekualdaketa iragarri du ere. 

Era berean, Espainiako Gobernuari, Estatu osoko beste gizarte-erakunde batzuekin batera defendatu eta proposatu diogun bezala, Covid19 kutsatzeko arrisku berezia duten preso guztiak espetxetik atera behar direla plateatu diegu, hala nola 65 urtetik gorakoak, gaixotasun larri eta sendaezinak dituztenak, eta baita haurdun dauden emakumeak edo seme-alaba presoak dituztenak ere.

Covid-19 dela eta konfinatu ondoren, deseskalatzeak erakutsi du presoek, senideek eta hurbilekoek familiarekin, bisitekin eta komunikazioarekin duten loturari eusteko, arazoa ez dela espetxetik 500 edo 1.000 kilometrora dagoen distantzia. Arazoa da oraindik ere ezin ditugula bisitatueta etorkizunean  bisitak egitea eragozten edo deseskalada-faseak errepikatu daitezkela.

Berriro diogu, beraz, ezinbestekoa eta premiazkoa dela euskal preso guztiak Euskal Herrira hurbiltzea, euskal gizarteak eta espainiar gizarteko gero eta sektore gehiagok eskatzen duten bezala.

Etxean eta bizirik nahi ditugu!