Etxerat

Irantzu Gallastegi eta Xabier Garcia lekualdatu dituzte eta Jose Mari Dorronsoro Iruñeara hurbildu dute

ETXERAT (2021-IV-20). Hauek dira azken egunetan bukatutako lekualdaketak:

Irantzu Gallastegi Sodupe preso politiko berangotarra, Huelvako espetxetik (1.000 km) Estremerako espetxera (520 km) lekualdatu dute.

Xabier Garcia Gaztelu preso galdakoztarra, Huelvako espetxetik (1.000 km) Estremerako (520 km) espetxera lekualdatu dute.

Donostiako presoa den Jose Mari Dorronsoro Malaxetxebarria Puerto IIIko espetxetik (1.020 km) Iruñeko espetxera hurbildu dute jada.