(2022-IX-9). Iratxe Sorzabal Diaz preso politiko irundarra lekualdatu dute. Reau-ko espetxetik (925 km) Estremerako espetxera (520 km) eraman dute, espainaratu ostean.

Sorzabal 2015etik dago kartzelan, eta Frantzian zigorra bete ondoren entregatu dute Espainiara. Iragan irailean, aldi baterako entregatu, epaitu eta kondenatu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean. Kondena-epaiak ez zuen egiaztatutzat jo bere tortura-salaketa, bere burua erruduntzat jotzera eraman zuen tortura hain justu.