Etxerat elkarteak, Tolosan ospatuko den Irritxoen Egunari begira hainbat puntu argitu nahi ditu ohar honen bitartez:


- Etxerat elkarteak urtero antolatzen duen haurrak diren errepresaliatu politikoen senide eta lagunei begirako ekimen pribatua da Irritxoen eguna.


- Pribatua, haurrak diren errepresaliatu politikoen senide eta lagunei espresuki zuzendua dagoelako. Hau da, eurentzako diseinatua dagoen eguna da. Ume horien egun berezia.


- Etxeraten borondatea ume horiei partikularki gonbidapena luzatzea izan bada ere, ekimena filtratu egin da aurten komunikabideetan. Irritxoen eguna publikoa balitz bezala agertu da ,baina, esan bezala, helburuko publikoa zehatz batentzako diseinaturiko ekimen berezia da.


Hau guztia dela eta Etxeratek zera adierazi nahi du:


- Haurrak diren euskal errepresaliatuen senide eta lagunei zuzendua dagoen ekimen pribatua da Irritxoen Eguna.


- Soilik aurrez 943.335.900 telefono zenbakira deituta izena emanda dauden umeak izango dute sartzeko aukera


Barkatu eragozpenak.
Eskerrik asko.